Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Omikron aldaerarekin ospitalean amaitzeko aukera % 70 txikiagoa da, ikerketa baten arabera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erresuma Batuko Osasun Segurtasunerako Agentziak egin du ikerketa, 132 pazienteren kasuak aztertuta. Ondorioak behin-behinekoak dira, baina omikronekin sintomak arinagoak direla baieztatzen dute.

  • Londresko hospitalearen sarrera. Argazkia: EFE

    Londresko hospitalearen sarrera. Argazkia: EFE

Omikron aldaerarekin kutsatutako pertsona batek ospitalean amaitzeko aukera % 50-70 txikiagoa da, delta aldaerarekin konparatuz gero, Erresuma Batuko osasun agintariek ostegun honetan argitaratu duten analisiaren arabera.

Halaber, larrialdietara egin beharreko bisitak % 31 eta % 45 artean murrizten direla ondorioztatu dute.

Erresuma Batuko Osasun Segurtasunerako Agentziak egin du ikerketa, 132 pazienteren kasuak aztertuta, eta ondorioak behin-behinekoak dira.

Paziente horietako 17k covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarrita zuten; 74k bi dosi emanda zituzten; zortzik dosi bakarra zuten; eta 27 txertatu gabe zeuden. Gainerako seiren egoera zein den ez dute argitu.  

Aste honetan beste bi ikerketa publikatu dira, Londresko eta Edinburghko unibertsitateek egindakoak, eta ondorioa bera da: omikron aldaerarekin lotutako ospitaleratzeak murriztu egin dira.  

Horrez gain, Osasun Segurtasunerako Agentziak adierazi du hirugarren dosiak omikron aldaerari aurre egiteko defentsak indartzen dituela, baina babes estra hori azkarrago desagertzen dela.

Hirugarren dosia hartu eta hamar astera, babesa % 25raino jaisten dela azpimarratu dute ikerketan.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena