Gizartea -
Tiroketa Tolosan (Frantzia)
ZUZENEAN: Tolosako ustezko hiltzailea, inguratuta (II)
00:03. Barne Ministerioren arabera, entzundako leherketak Mohamed Merah beldurrarazteko saiakerak izan dira.
D.P / M.G
GAKO NAGUSIAK:
- Frantziako Poliziak Tolosako eskola juduaren hilketen ustezko egilea inguratu du etxebizitza batean.
- Susmagarria Mohamed Merah da, Aljeriako jatorria duen 24 urteko frantziarra. Al Kaidako kide dela esan du.
- Operazioa 03:00etan hasi da, eta gaztea etxebizitzan gotortuta dago harrezkero. Polizia negoziatzen ari da, eta Barne Ministerioak uste du arratsaldean entregatuko duela bere burua. Poliziak bizirik atzemateko agindua dauka.
- Hiru agente arin zauritu dira gaztearekin izandako tiroketa batean.
- Susmagarriaren anaia atxilotu egin dute beste operazio batean, baina oraindik ez dago argi zer egozten dioten.
ZUZENEAN:
00:03. Barne Ministerioren arabera, entzundako leherketak Mohamed Merah beldurrarazteko saiakerak izan dira.
23:57. Poliziak etxearen erasoari ekin dio. "Negoziazioak bukatu dira eta erasoa hasi da", esan du Jean Pierre Havrinek Reuterseko kazetari bati.
23:39. Hiru leherketa entzun dira Mohamed Merah etxearen aurrean.
22:50. Frantziako Poliziak Mohamed Merahen etxearen inguruetan jarraitzen du.
21:20. Poliziaren bozeramaile baten hitzetan, Merahen etxean sartzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
21:15. Informazio zerbitzuek Pakistanera eta Afganistanera egindako bidaiei buruz galdetu zioten Merahi.
20:49. Tolosako ustezko hiltzaileak Al Kaidaren misio bat onartu zuen Frantzian atentatzeko, Claude Gueant Frantziako Barne ministroak jakinarazi duenez.
20:21. Gerard Longuet Defentsa ministroak azaldu duenez, "bizirik harrapatu nahi dugu epaitu ahal izateko, arrazoiak jakiteko eta jarraitzeilerik edo laguntzailerik ote duen jakiteko".
El ministro de Defensa Gerard Longuet ha declarado que "lo que queremos es tenerlo con vida para juzgarlo, conocer sus motivaciones y saber si tiene partidarios o cómplices".
20:08. Barack Obama AEBetako presidenteak doluminak agertu dizkio Sarkozyri eta biktimen senide eta lagunei helarazteko eskatu dio.
19:42. Inguratuta dagoen eraikineko bizilagun guztiek dagoeneko utzi dute eraikina, horrek RAID Segurtasun Indar Berezien balizko operazioa aurrera dezake.
18:40. Frantziako RAID segurtasun indarretako beste 25 kide atera dira Bievreseko koarteletik Tolosa aldera, Le Monde-k zabaldu duenez.
18:24. Frantziako informazio zerbitzuek Espainiako Segurtasun Indarrekin hitz egin zuten duela urte batzuk Merahk Katalunian salafistekin biltzeko asmoa zuela ohartarazteko.
18:00. Montaubanen hildako militarrei omenaldia egin diete eta bertan izan dira Nicolas Sarkozy presidentea eta hauteskundeetarako beste hautagai batzuk.
17:47. Tolosako eta Montaubango ustezko hiltzaileak iluntzean errendituko dela jakinarazi die poliziei, Parisko fiskalak azaldu duenez.
17:37. Tolosako eta Montaubango ustezko hiltzailea atxilotzeko operazioa 14 ordu baino gehiago ari da irauten, izan ere, 03:00etatik dago bere etxea inguratuta.
17:27. Susmagarriak "ez du damurik agertzen, baina pena ematen dio jende gehiago hil ez izanak", Pariseko fiskalaren arabera.
17:17. Fiskalaren arabera, Merahk militar bat eta bi polizia hiltzeko asmoa zuen gaur.
16:50. François Molins Pariseko fiskalak jakinarazi du atzo goizean identifikatu zutela ustezko hiltzailea.
15:44. Sarkozyk Frantziako Erakunde Juduen Ordezkarien Kontseiluko kideei esan die ustezko hiltzaileak gaur berriro hiltzako asmoa zuela.
15:37. Sarkozy Tolosatik Montaubanera joan da, hildako militarren omenezko ekitaldian parte hartzera.
15:31. Le Monde-ren arabera, Pariseko fiskalak prentsaurrekoa emango du 16:30ean egoeraren berri emateko.
14:37. Frantziako Gobernuak gezurtatu egin du Tolosako ustezko hiltzailea entregatu eta atxilotu dutenik.
14:34. Poliziak lehergailuak aurkitu ditu Mohamed Merah ustezko hiltzailearen anaiaren autoan, Liberation-en arabera.
03:00etan hasi den polizia-operazioaren kontaketa, 14:25 arte.