Gizartea -

Erasoa

2 lagun atxilotu dituzte Amurrion banketxeei harriak botatzeagatik

18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak eta beste bi lagunen bila jarraitzen dute hiru banketxeren aurka eraso egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu dituzte Amurrion, bertako hiru banketxeri harriak eta margoa botata eraso egiteagatik.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, erasoa asteartean gertatu zen, gaueko hamarrak aldera. Aurpegia estalita zuten bi lagun ikusi zituen Ertzaintzak, margo poteekin Elexondo kaleko banketxe batera bidean.

Polizia bi susmagarriengana hurbiltzen ari zenean, beste bi lagun kale horretako beste banketxe baten aurka harriak eta margoa botatzen ari zirela ikusi zuten. Azken hauek, ertzainak ikusi zituztenean, ihesi joan ziren baina lagun horietako bat hartzea lortu zuten. Aurpegia estalita zuen, margo pote bat zeraman, harri handiak eta eskularruak. Ertzaintzak unean bertan atxilotu zuen.

Ondoren, herriko hiru banketxek kalteak zituztela ikusi zuten.

Geroago, Ertzaintzak beste gizon bat atxilotu zuen Amurrion bertan, eta ikertzen jarraitzen du beste biak aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea