Gizartea -

Gertakari izugarria Madrilen

Kriminal bat hil dute mailuaz jota eta haren gorpua jan dute

Jan ez zituzten haragi zatiak komunetik behera bota zituzten; birrindu ezin izan zituzten hezurrak, berriz, Manzanares ibaira jaurti zituzten. Serbiako gaizkile talde bat omen da erantzulea.

50 polizia inguru ari dira gorpuzkinak bilatzen Madrilgo Manzanares ibaian. EFE
50 polizia inguru ari dira gorpuzkinak bilatzen Madrilgo Manzanares ibaian. EFE
50 polizia inguru ari dira gorpuzkinak bilatzen Madrilgo Manzanares ibaian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Serbiako kriminal baten gorpuzkinen bila ari da Madrilgo Manzanares ibaian. Antza, 2003an Zoran Djindjic Serbiako lehen ministroa erail zuen talde bera dago hilketa honen atzean.

Hondakinen bila atzo hasi ziren, eta gauez lanak bertan behera utzi ostean, gaur goizean berriro ekin diote bilaketari. Kasua sekretupean dago eta oraingoz ez dute argitu ezer topatu duten ala ez. Bilaketak Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu ditu, joan den hilabetean, Valentzian, Vladimir Milisavljevic (Serbiako lehen ministroaren hilketaren egilea), Luka Bojovic (hilketa horren eragilea) eta Serbiako mafiaren beste bi kide atxilotu ondoren. Ikerketaren iturriek zabaldu dutenez, krimenaren erantzuleak biktimaren lagunak ziren. Madrilgo pisu batean hil zuten, mailuaz jota. Gorpuaren zati bat jan egin zuten eta gainerako haragia komunetik behera bota zuten. Makina batekin hezurrak birrindu zituzten, baina aparailua matxuratu egin zen eta txikitu ezin izan zituzten hezurrak Manzanares ibaira botatzea erabaki zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea