Gizartea -

Tiroketa Tolosan (Frantzia)

Merahen abokatuak 'erradikalizatu' eta Afganistanera joan zela esan du

Hala ere, Merak ezagutu zuenean "manera onak" zituela eta "atsegina" zela gaineratu du abokatuak, baina orain dela bi urte "erradikalizatu" eta Afganistanera joan zela gaineratu du.

Poliziak Tolosako (Frantzia) auzo bat sokaz inguratu du. Efe.
Poliziak Tolosako (Frantzia) auzo bat sokaz inguratu du. Efe.
Poliziak Tolosako (Frantzia) auzo bat sokaz inguratu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christian Etelin Mohamed Merah Tolosako (Frantzia) hilketen ustezko egilearen abokatua izan zen orain dela bi urte. Etelinen hitzetan, ustezko hiltzailea "manera onak" zituen eta "atsegina" zen ezagutu zuenean, baina ondoren, "erradikalizatu" zela eta Afganistanera joan zela jakin zuen.

Etelinek azaldu duenez, orain dela zortzi urte ezagutu zuen Merah eta lapurreta delituengatik defendatu zuen. Abokatuaren hitzetan, ez luke inoiz pentsatu egotzi dioten jokabide "erradikala" izan ahal zuenik.

Etelinek esan duenez, azken boladan ez da susmagarriarekin harremanetan egon eta ez du inoiz pentsatu Merah hilketen egilea izan ahal zela.Polizia operazioaren harira Merahen erantzuna zein izango den galdetuta, "aurretik esan ezin den" jokabidea izango duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea