Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Zabalik dira 50-54 urte bitartekoek eta 5 urtetik gorako haurrek txertoa jartzeko hitzorduak

O. P. | Eitb Media

Helburua da, alde batetik, eskuragarri dauden hitzordu guztiak optimizatzea eta, bestetik, jasotako dosi pediatriko guztiak aprobetxatzen direla ziurtatzea.

  • Mutiko bat, covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. EFE

    Mutiko bat, covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. EFE

Osakidetzak gaur arratsaldean irekiko ditu bost urtetik gorako haurrek covid-19aren aurkako txertoa jartzeko hitzorduak. 50 eta 54 urte bitarteko helduek ere ordua eska dezakete jada webgunean dosi indargarria jasotzeko.

Hala iragarri du astearte honetan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, eta gogorarazi du hitzorduak Osakidetzaren webgunearen bidez eskatu ahal izango direla.

Helburua da, alde batetik, eskuragarri dauden hitzordu guztiak optimizatzea eta, bestetik, jasotako dosi pediatriko guztiak aprobetxatzen direla ziurtatzea.

Haurren txertaketa abenduaren 15ean hasi zen, beheranzko ordenan 11 urtekoekin hasita, eta Osakidetzak atzo jakitera eman zituen azken datuen arabera, % 24,3k dosi bat jaso du gutxienez.

55 urtetik gorakoek abenduaren 21etik dute errefortzu-dosirako hitzordua eskatzeko aukera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena