Gizartea -

KORONABIRUSA

Hildako bat Nafarroan, kutsatzeen marka berria ezarri den egunean, 3.378 kasurekin

Positibotasun tasa % 36,3koa da. 20 lagun ospitaleratu behar izan dituzte eta bezperan baino 3 lagun gehiago daude ZIUtan.

Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen
Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsatzeek gora egiten jarraitzen dute Nafarroan eta beste egun batez positiboek goia jo dute, 3.378 kasurekin, Nafarroako Gobernuak asteazken honetan emandako datuen arabera. Asteartean pertsona bat hil da foru erkidegoan covid-19ak jota. 

Astelehenean 2.420 positibo zenbatu bazituen, asteartean 3.000 kasuko langa gainditu da. 9.308 test egin dira eta horitetatik % 36,3k emaitza positiboa izan dute. 

Kutsatze gehien izan dituzten guneen buruan berriro ere Iruñea ageri da 876 kasurekin: II. Zabalgunea, 112; Arrotxapea, 99; Txantrea, 89; Arrosadia, 80; Donibane, 78; eta Mendillorri, 77.

Ondoren, hauek dira positibo gehien zenbatu dituzten udalerriak: Tutera, 120; Tafalla, 110; Lizarra, 98; Barañain, 85; Burlata, 85; Aranguren, 76; Sarriguren, 73; Zizur Nagusia, 66; Atarrabia, 63; Antsoain, 58; eta Mendabia, 51.

Asteartean 20 pertsona ospitaleratu dituzte eta 3 ZIUn. Beraz, gaur egun 142 pertsona daude ospitalean (aurreko egunean baino 3 gehiago) eta 26 ZIUn (astelehenean baino 3 gehiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak Tutera berriak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Mendabia albisteak Tafalla albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Medikuntza albisteak Lizarra Atarrabia albisteak Zer gertatu da Barañain herrian? Antsoain COVID kasuak Osasunbidea gaur