Gizartea -

Poliziaren operazioa Tolosan

Sarkozy: 'Ahal duguna egin dugu hiltzailea Justiziaren esku uzteko'

Frantziako presidenteak neurriak iragarri ditu muturreko jarrera erlijiosoak sustatzen dituzten webguneen kontra.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: Efe
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Mohamed Merah Tolosako (Frantzia) ustezko hiltzailearen hilketaren ondoren azaldu duenez, Poliziak "ahal zuen guztia egin du Tolosako hiltzailea bizirik harrapatu eta Justiziaren esku uzteko".

Frantziako presidenteak neurriak iragarri ditu muturreko jarrera erlijiosoak sustatzen dituzten webguneen kontra. Legearen erreforma bat izango omen da, eta terrorismoaren edo indarkeriaren apologia egiten dutenak edo atzerrian horrelako ideologietan doktrinatzen direnak zigortzea izango da helburua.

"Zigor Kodean delitu berri bat sartuko dugu muturreko ideologiak zigortzeko", azpimarratu du Sarkozyk Eliseoan egindako agerraldian.

Presidenteak iragarri du ikerketa abian dela Merahk Tolosako eta Montaubango hilketetan "laguntzailerik" izan ote duen argitzeko.

"Frantziak odol hotza eta irmotasuna erakutsi du", "batuta" agertu da, adierazi du Sarkozyk. Horren harira, herritarrei haserrea gainditzea eskatu die, izan ere, "musulmanek ez dute zerikusirik terrorista baten arrazoi txoroekin". Horren adibide, Tolosan juduak hil aurretik militar musulmanak hil zituela gogorarazi du.

"Batasuna da helburua, irmo jokatu beharko dugu gure Errepublikaren baloreen zerbitzura", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea