Gizartea -

Ekimena

Bi porno izar, haur-pornografiaren kontra

Rocco Siffredi eta Pussy Kat dira euren irudiak Child Focus elkarteari utziko dioten artistak, desagertutako eta sexu-abusuak jasan dituzten umeak laguntzeko.

Bi porno izar, haur-pornografiaren kontra. Irudia: EFE
Bi porno izar, haur-pornografiaren kontra
Bi porno izar, haur-pornografiaren kontra. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi porno izar Child Focus elkarteak haur-pornografiaren kontra egindako kanpaina berriaren protagonista izango dira, desagertutako eta sexu-abusuak jasan dituzten umeak laguntzeko elkarteak zabaldu duenez.

Rocco Siffredi aktore italiarrak eta Pussy Kat aktoresa frantziarrak onartu dute ekimenean parte hartzea. Elkarteak nabarmendu du adineko pertsonen arteko pornografia ez duela zerikusirik haur-pornografiarekin, adingabekoei abusuak egitea eta sufriaraztea baita.

"Ez dago ikara morala izateko arrazoirik", Dirk Depover Child Focusen komunikazio zuzendariak baieztatu duenez. Depoverren arabera, sexu-irudurik gabeko kanpaina zintzoa da.

Mezuak botako dituzte bideo bidez eta aipatutako porno izarrak bularraldean arropa barik eta besoak gurutzatuta agertuko dira karteletan, haur pornografiaren kontra daudela erakutsiz.

Child Focusen ideia polemiko honen bidez zera salatu nahi dute: 40 herrialdetako 2.500 haurrek sexu-abusuak jasan dituzte azkeneko bi urte eta erdietan, Interpolen datuen arabera. Halaber, abusu kasuak salatzeko deia ere egin nahi dute.

Salaketak edo informazioa helarazteko web gunea, stopchildporno.be.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea