Gizartea -

Udako ikastaroak

104 jarduera eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateak aurten

XXXI. edizioan 104 aktibitate eskainiko dira, osasun-kudeaketa, ahalmen handiko ikasleen hezkuntza edo Udaberri arabiarraren ostean sortu den egoera, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur aurkeztu dituzte EHUko udako ikastaroak BBVA fundazioak Bilbon duen egoitza nagusian. Bertan izan dira EHUko errektorea, Iñaki Goirizelaia, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria, Jose Luis de la Cuesta, eta Silvia Churruca, BBVA Fundazioko Komunikazio zuzendaria, ikastaroen erakunde laguntzailea.

Udako Euskal Unibertsitatearen XXXI. edizioaren egitarauan 104 jarduera egongo dira, ikastaro, kongresu, topaketa, eskola zein jardunaldiak eta Donostiako Miramar jauregian izango dira gehienak.

Ordezkariek azaldu dutenez, ikastaroen helburua “unibertsitate sustatu eta erraztea”, irakaslegoaren formazioa, unibertsitaeen arteko harremanak eta “etengabe aldatzen doan gizarte” honi buruzko hausnarketa egitea da.

Aurtengo egitarauan profesionalei zuzenduriko eskaintza zabalagoa izango da. Garrantzizkoa izango den beste arlo bat hezkuntza arloa izango da. Horrez gain, aktualitatezko gaiak ere jorratuko dira ikastaroetan; Udaberri arabiarra, krisian dagoen nazioarteko gizarteko segurtasun eta defentsa, datuen babesa eta lanaren etorkizuna Europan, besteak beste.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien zikloan, Internet bidezko komunikazioa eta telebista publikoa eta demokraziaren arteko harremanari buruz arituko dira. EITBren urteurrena kari, hainbat jarduera daude antolatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea