Gizartea -

Salamancan atxilotu dute

Neskalaguna biluzik agertzen zen irudiak bidaltzen zizkien klasekideei

Biktimak 16 urte ditu eta klasekideek bera biluzik agertzen zen argazkiak zeuzkatela salatu zuen. Argazki horiek sakelako telefonora bidali zizkieten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizonezkoa, J.M.S.C., atxilotu dute Salamancan, ustez 16 urteko neskalaguna biluzik agertzen den argazkiak sakelako telefonotik bidaltzeagatik.

Poliziako agenteek ostegunean egin zuten atxiloketa, 13:15ean, Pedro Vidal kalean, martxoaren 21ean egindako salaketaren harian abian jarritako ikerketaren ondorioz.

Biktimak esan zuen klasekideek bere argazkiak sakelako telefonoan jaso zituztela, eta argazki horietan biluzik agertzen zela.

Aurrekariak ditu

Polizien ikerketen ondorioz, J.M.S.C. susmagarritzat jo zuten. 27 urteko gizonezkoa bere bikotekidea izan zen, duela gutxi harremana utzi zuten arte.

Atxilotuak aurrekariak ditu, aurretik beste bost aldiz atxilotu baitute. Polizia-izapideak beteta, atxilotua epailearen esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea