Itxi

2022/01/04

10:30

Gizartea

EGURALDIA

142 km/h-ko haize-boladak neurtu dira Matxitxakon

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Haizete bortitzek, gainera, Loiuko hegaldien joan etorriak ere baldintzatu dituzte. Goizean Bartzelonatik Bilbora zetorren hegazkina desbideratu behar izan dute eta Loiutik irtetekoak ziren hegaldiak ere bertan behera utzi dituzte goizeko lehen orduan.

  • Haizeak gogor joko du astearte honetan. EFEren artxiboko irudia

    Haizeak gogor joko du astearte honetan. EFEren artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditu dute gaur gauean eta goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan. Bizkaian izan da haize bortitzena. Hala, 142 km/h-ko ufadak izan dira Matxitxakon, eta 121 km/h-koak Cerrojako neurketa-gunean.

Haizete bortitzek, gainera, Loiuko hegaldien joan etorriak ere baldintzatu dituzte, nahiz eta normaltasunera itzuli den aireportua. Goizean Bartzelonatik Bilbora zetorren hegazkina desbideratu behar izan dute, 100 km/h-tik gorako ufadak zenbatu direlako.

Loiutik irtetekoak ziren hegaldiak ere bertan behera utzi dituzte goizeko lehen orduan; Madrilera, Amsterdamera eta Munich-era zihoaren hegaldiak. Bart ere, lur hartzekoak ziren hegaldiak desbideratu dituzte.

Goizean hodei gutxi eta laino pixka bat izango dugu, batik bat Ebro ibarrean, baina goizeko protagonista hegoaldeko haizea izango da, batez ere haizeguneetan.

Eguerdian, baina, aldaketa iritsiko da. Fronte batek zerua guztiz estaliko du eta euria egingo du. Bizkaian hasi eta, pixkanaka, gainerako lurraldeeetara zabalduko da.

Haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta nabarmen freskatuko du. Neguko eguraldia itzuliko da Euskal Herrira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;