Gizartea -

Eraso zibernetikoa

Fariseo Operazioa; Anonymous aita santuaren Mexikoko bisitaren aurka

Anonymous taldekoek Mexikoko elizaren hainbat webguneri eraso egin diete eta #OpFariseo hastagarekin twiterren hautsak harrotu dituzte.

Protestak egin dituzte Mexikon, aita santuaren bisitaren aurka. Argazkia: EFE
Protestak egin dituzte Mexikon, aita santuaren bisitaren aurka. Argazkia: EFE
Protestak egin dituzte Mexikon, aita santuaren bisitaren aurka. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fariseo Operazioa izenpean Anonymousek Guanajuato estatuko gobernuko webguneri eraso egin dio. Benedikto XVI.a aita santuaren bisitaren aurka daude, eta horregatik, Mexikoko eliza katolikoaren webguneak hackeatu dituzte.

Gainera, aita santuaren bisita Mexikoko hauteskundeen bezperan antolatu dutela salatu dute. Mexikoko Anonymousek bideo batean azaldu du, PAN herrialdeko alderdi kontserbadoreari babesa ematea duela helburu, izan ere, presidente izateko hauteskundeak datorren uztailaren 1ean egingo dituzte.

Aita santuaren biraren aurka protesta egiteko, Gobernuko webgunea eta Mexikoko Erlijiosoen Biltzarraren interneteko ataria ere hackeatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea