Gizartea -

Erregetako loteria 2022

Zenbat kenduko dit Ogasunak Erregetako loteriaren saritik?

Ogasunak 40.000 eurotik gorako sariei aplikatuko dizkie zergak; hau da, lehen eta bigarren sariei.

Jendea Erregetako loteria erosteko ilaran. Argazkia: EITB Media
Jendea Erregetako loteria erosteko ilaran
Jendea Erregetako loteria erosteko ilaran. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregetako loteriaren zozketa egunaren bezperan, Ogasun Ministerioak gogoratu du 40.000 eurotik gorako sariei aplikatuko dizkiela zergak. Beraz, lehenengo edo bigarren saria jasotzen dutenei eragingo die; hau da, dezimoko 200.000 eta 75.000 euro jasoko dituzten zenbaki sarituei.

Ministerioaren aurreikuspenen arabera, sari nagusia jasotzen duen zenbakia dutenek 32.000 euro ordaindu beharko dizkiote Ogasunari (sariaren % 16), eta bigarren sari potoloena jasotzen dutenez, berriz, 7.000 euro ordaindu beharko dituzte (% 9,33). Horrela, zergak ordaindu ostean, 168.000 eta 68.000 euro eskuratuko dituzte zenbaki saridunen jabeek dezimo bakoitzeko.

Dezimo guztiak salduko balira, Ogasunak guztira 19,5 milioi euro jasoko lituzke, Erregetako loteriak banatzen dituen 700 milioi euroetatik.

Ogasun Ministerioko teknikariek adierazi dutenez, "sariek ez dute izango inongo eraginik" PFEZean, ezta beka, asistentzia-prestazio eta diru-sarreretan oinarritutako beste laguntza publikoetan ere. Halere, ondarearen gaineko zergan kontuan hartu beharko dira sariok, dagokion erkidegoaren gutxiengoa gainditzen badute.

Era berean, Ogasunak "sari susmagarriak" ikertu ahalko ditu iruzurraren aurkako legeari esker, iazko uztailean sartu baitzen indarrean. Horri esker, Ministerioak hainbat datu eskuratu ahalko ditu: ordaindutako sariei buruzko informazioa, saridunena edo ordezkari legalena, eta zein egunetan eta nola kobratu zuten, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umearen loteria 2024 zozketa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria Nazionala albisteak