Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

Gasteizko Udalak asteazken honetan jakitera eman duenez, Udaltzaingoak atzo 18:45 aldera atxilotu zuen gizonezkoa, bikotekideari ohiko indarkeria fisiko eta psikologikoa eragitea egotzita.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizko Ariznabarra auzoko etxebizitza batean bikotekidea jotzea egotzita.

Gasteizko Udalak asteazken honetan jakitera eman duenez, Udaltzaingoak atzo 18:45 aldera atxilotu zuen gizonezkoa, bikotekideari ohiko indarkeria fisiko eta psikologikoa eragitea egotzita.

Atxilotua gaur bertan utzi dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak