Gizartea -

Madrilen

Emakumeei barra-kodeak tatuatzen zizkieten proxenetak atxilotu dituzte

Ihes egiten saiatu zen emakume bati, taldeari zor zion diru kopuruarekin barra-kode bat tatuatu zioten.

Taldeari zor zion diru kopuruarekin barra-kodea tatuatu zioten emakume bati Argazkia: EFE
Taldeari zor zion diru kopuruarekin barra-kodea tatuatu zioten emakume bati Argazkia: EFE
Taldeari zor zion diru kopuruarekin barra-kodea tatuatu zioten emakume bati Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Errumaniako proxeneten bi talde atxilotu ditu Madrilen, sexu esplotazioa egotzita. Gainera, emakumeei barra-kodeak tatuatzen zizkieten ihes egiten saiatzen baziren. Denera, 22 lagun atxilotu dituzte, horien artean, taldeko buruak.

Operazioan, bahituta zuten emakume bat askatu du Polizia , 19 urteko Errumaniako gaztea. Madrileko Valdemoro herriko etxebizitza batean zegoen bahituta. Ihes egiten saiatu eta barra-kode bat tatuatu eta ilea eta bekainak moztu zikioten.

Proxenetek prostituziora behartzen zieten Marconi poligonoan, Madrileko Montera kalean eta hainbat klubetan. Sexuagatik jasotzen zuten dirua, jaso eta berehala lapurtzen zieten.

Taldeak, gainera, adingabeak ere hartzen zituen eta Madrileko hainbat klubetara eramaten zituzten. Iancu T.k zuzentzen zuen proxeneten taldea eta Errumanian bilatzeko eta atxilotzeko agindua zuen delitu beragatik. Bestalde, droga-trafikoa eta lapurretak ere egozten dizkiete atxilotuei. Talde honetaz gain, ikerketak honekin lotura zuen beste sare batekin topo egitea ahalbidetu du. Tulan T. zen burua, aurreko taldekoaren iloba, eta dokumentuak faltsutzen zituzten. Azken honek bahitu zuen 19 urteko gaztea, eta bere osabak aholkatuta, lotuta eta janik gabe mantentzen zuen.

Atxioloketetan, Poliziak hiru arma aurkitu zizkieten, aihotzak, bitxiak eta 140.000 euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea