Gizartea -
Tolosako sarraskia
Sarkozyk Mohamed Merah-ren kontrako polizia-operazioa defendatu du
Bestalde, Mohamed Merah-k Tolosako era Montaubaneko zazpi hilketetan ustez erabilitako arma aurkitu egin du Poliziak.
Erredakzioa
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea eta berrautaketarako hautagaiak Poliziak Mohamed Berah Tolosako hiltzailearen kontrako polizia-operazioa defendatu du eta agenteei kritikak egitea onartuko ez duela gaineratu du.
"Terrorista nazkagarriaren ibilbide odoltsuarekin amaitu dutenen ohorea zalantzan jartzea ez dut inola ere onartuko", esan du Sarkozyk Rueil-Malmaisonen, Parisen kanpoaldean, egindako ekitaldi politikoan.
Jarduneko presidenteak Poliziak egindakoaren erantzukizuna bere gain hartu du, Mohamed Merah inguratu zuten brigada bereziko agenteek jasotako kritiken ostean. Batez ere hiltzailea bizirik harrapatu ez izana leporatu diete. Frantziako zerbitzu sekretuek ere kritikak jaso dituzte, Merah salafistekin lotura nabarmenak eduki eta kontrolpean ez izateagatik.
Merah-ren arma aurkitu dute
Mohamed Merah-k Tolosako era Montaubaneko zazpi hilketetan ustez erabilitako arma aurkitu egin du Poliziak. Arma autoak alokatzen dituen enpresa bateko autoan zegoen, France Info eta Europa 1ek emandako informazioaren arabera.
Arma 45 kalibreko pistola da eta gaur arte haren bila aritu dira, Merah-ren etxea miatu ostean.
Ama, aske Bestalde, Merahren ama aske gelditu da jada, asteazkenetik atxilotuta egon ostean. Abdelkader Merah anaiarengan jarrita dauzkate begiak orain, izan ere, hainbat iturrik esan dutenez, autoan lehergailuak omen zituen. Atxilotuta dago astearteaz geroztik, eta Parisera eraman dute bere neska-lagunarekin batera.