Gizartea -
Jazoera
Bilbon atxilotu dute laban batekin atezain bati eraso egiteagatik
Biktima, ertzain batzuk eta osasun zerbitzuko hainbat kide mehatxatu izana ere leporatu diote 27 urteko gazte honi. Atxilotua epailearen esku utzi dute.
Erredakzioa
Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du larunbat honetan Bilbon taberna bateko atezain bati laban batekin eraso egin ostean. Halaber, biktima, ertzain batzuk eta osasun zerbitzuko hainbat kide mehatxatzea ere leporatu diote.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, erasoa Abandoko taberna batean jazo den. Jasotako zerbitzuekin pozik ez zegoen bezero batek tabernako atezaina mehatxatu zuen eta ondoren, laban batekin eraso egin zion. Erasoa ekiditzeko nahian, atezainak zauriak jasan zituen eskuetan. Ertzaintza abisatu zuten eta bertaratuta, gazteak ertzainei aurre egin zien.
Erasotzailea atxilotu zuten eta osasun zentro batera eraman ostean, epailearen esku utzi dute.