Gizartea -
Desagertuta
Abenduan Nafarroan desagertutako 42 urteko gizonaren bila jarraitzen dute
Gizona Lizarran zegoela ikusi zuten azken aldiz.
I. G. | EITB Media
Larrialdietarako taldeek Nafarroan desagertutako 42 urteko gizonezko baten bila jarraitzen dute. Gizona Lizarran zegoela ikusi zuten azken aldiz.
Testuinguru horretan, bilaketa lanei ekin diete berriro larunbat honetan Ega ibaian. Gizona desagertu zenetik, Nafarroako suhiltzaileen ureteako erreskate taldea Ega ibaiaren bazterrak eta hondoak sakon miatzen ibili da, baina oraingoz ez dute arrakastarik izan eta ezin izan dute gizona aurkitu.
Joan den astelehenean droneak erabili zituzten bilaketa lanetan eta gaur goizean hainbat urpekari murgildu dira bilaketarekin jaraitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea