Gizartea -

KORONABIRUSA

Donostiako Ospitalean ZIU ohe gehiago jarri behar izan dituzte berriz, covid gaixoak artatzeko

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Araban, Santiago Ospitalean ere covid gaixoak artatzen hasi dira. Orain arte Txagorritxun bakarrik ospitaleratzen zituzten.

Donostia Ospitaleko sarrera nagusia. Argazkia: EFE
Donostia Ospitaleko sarrera nagusia.
Donostia Ospitaleko sarrera nagusia. Argazkia: EFE

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiaren erasan bortitzak ez du etenik oraingoz. Milaka dira egunero atzematen diren positibo berriak EAEn eta horrek eragina du, ezinbestean, osasun sisteman.

Gipuzkoa da une honetan Euskal Autonomia Erkidego osoan intzidentzia metatu handiena duen lurraldea eta EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitatean atzo berriz ere erabiltzen hasi behar izan ziren, azken garaiotan erabili behar izan ez dituzten hainbat ohe, gaixo kritikoen kopuruak gora egin duelako.

Araban ere geroz eta gehiago dira covid-19agatik osasun arreta behar duten herritarrek. Orain arte Txagorritxun ari ziren gaixo horiek ospitaleratzen baina aste honetan Santiago Ospitalera ere eramaten hasi dira, bai plantan ospitaleratuta daudenak baita ZIUetakoak ere. Lehenengo eta laugarren olatuan bakarrik gertatu zen hori.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Araba EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur Santiago Abascal Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak COVID fokuak