Gizartea -

Koronabirusa

Tuterako diskoteka bat salatu dute covid ziurtagiria ez eskatzeagatik

Udaltzaingoak bezeroak ere zigortu ditu pasaporterik gabe sartzeagatik, eta beste batzuk, kanpoaldean musukoa ez erabiltzeagatik.

Covid ziurtagiria. Argazkia: Efe
Covid ziurtagiria. Argazkia: Efe
Covid ziurtagiria. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Udaltzaingoak San Martzial kaleko diskoteka baten aurkako salaketa jarri du barruan zeuden bezero guztiei covid pasaportea ez eskatzeagatik.

Polizia iturrietatik jakinarazi dutenez, larunbatean, 23:30 aldera, agenteak diskotekan bertaratu ziren covid-19aren aurkako osasun arauak betetzen ari zirela egiaztatzeko, eta barruan zeuden 170 bezeroei pasaportea eskatu eta ez zeramatenei isuna jarri zieten.

Era berean, lokalaren jabeari salaketa jarri zioten sartzeko garaian bezeroei pasaportea ez eskatzeagatik, barran eta dantzatzeko eremuan kontsumitzen uzteagatik, eta sarreran covid-19aren aurkako osasun arauen kartela ez ipintzeagatik.

Udaltzainek kanpoaldean ere jarri zituzten isunak, gehienak musukoa ez erabiltzeagatik, eta beste bat desobedientzia delituagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa