Gizartea -
Istripua Mallorcan
Polizia batek ziklista bat hil du autoarekin jota eta ihesari eman dio
Gainera, Guardia Zibilak atxilotu ostean egindako alkoholemia proban positibo eman zuen. Atxilotuetako bat kartzelara igorri du epaileak, eta beste aske geratu da, karguekin.
Erredakzioa
Polizia bat atxilotu dute beste lankide batekin batera, igande honetan, txirrindulari bat harrapatu eta hil ostean. Gainera, alkoholemia proban positibo eman zuen. Istripua gertatu zen unean ez zegoen lanean.
Epaileak kartzelara igorri du atxilotuetako bat, eta bestea aske utzi du, karguekin.
Istripua igande goizean gertatu zen, MA-6070 errepidean, Cap Blancen. Alemaniako txirrindulari talde bat bertatik zihoan eta ibilgailu batek 64 urteko emakumezko bat harrapatu zuen. Larrialdietarako zerbitzuak ezin izan zuten ezer egin bizitza salbatzeko eta harrapaketaren ondorioz jasan zituen zauriengatik hil zen.
Ustez, kotxeko gidaria ez zen gelditu, nahiz eta beranduago, Guardia Zibilak atxilotu egin zuen.