Gizartea -

Zientzia

James Cameron ozeanoko puntu sakonenera jaitsi da

Zinemagilea Marianetako fosara bakarrik jaistea lortu duen lehen pertsona bihurtu da.

James Cameron, 'Deepsea Challenger' urpekoan. Argazkia: EFE/ Mark Thiessen / National Geographic
James Cameron, 'Deepsea Challenger' urpekoan. Argazkia: EFE/ Mark Thiessen / National Geographic
Ozeanoko puntu sakonenera heldu da James Cameron

02:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

James Cameron zinemagile estatubatuarrak Lur planetako itsas puntu sakonenera jaistea lortu du, eta horrela, leku horretara bakarrik jaitsi den lehen pertsona bihurtu da, National Geographic-ek jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, 11.000 metro sakon jaitsi da, Marianetako fosan, Guam uhartearen inguruetan (ozeano Barearen hegoaldea).

Cameronek 'Deepsea Challenger' izeneko urpeko txiki batean egin du bidaia, eta gauerdian (Euskadiko ordua) jo du behea. National Geographicek zuzeneko kontakizuna egin du Twitterren.

Bidaiak helburu zientifikoak zituen, eta Cameronek zortzi urte eman ditu prestatzen.

Orain arte, behin baino ez du lortu gizakiak horra jaistea: 1960an, Don Walsh AEBetako Itsas Armadaren tenienteak eta Jacques Piccard esploratzaile suitzarrak elkarrekin egin zutenean.

Uste da 750.000 itsas espezie ezezagun daudela, hau da, ezagunak baino hiru aldiz gehiago.

Cameronek itsas hondoekin agertutako interesa ez da berria. Izan ere, gai horren inguruan bi film egin ditu: "The Abyss" (1989) eta "Last Mysteries of The Titanic" (2005).

"Avatar" obraren bigarren zatia ere itsas hondoan kokatu nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea