Gizartea -

Osakidetza

Osakidetza astelehen honetan hasi da 40 urteko pertsonei errefortzu dosirako hitzordua ematen

12 urtetik gorakoen % 46k hartu dute jada dosi osagarria, txertaketa buletinak zehaztu duenez.

Txertaketa EAEn.
Txertaketa EAEn
Txertaketa EAEn.

N. B. - E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza astelehen honetan hasi da 40 urteko pertsonei errefortzu dosia hartzeko hitzordua ematen, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian iragarri duenez.

Eguerdian, txertaketa buletina kaleratu du Osasun Sailak. Txosten horren arabera, xede den herritarren (12 urtetik gorakoak) ia % 46k jasota dute dosi gehigarria. Horrez gain, 12 urtetik beherakoen % 44,1i eman diete dosi bat, eta % 5,5ek immunizazio osoa dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.840.090 pertsonak jaso dute covid-19aren kontrako dosi bat (% 93) eta 1.814.088k dute pauta osoa (% 91,8).

Txerto pediatrikoari dagokionez, jasotako 96.000 dosietatik % 66,7 (64.077) jarri ditu Osakidetzak, eta horietako 7.940 dosi bakarrak dira. Horrenbestez, 12 urtetik beherakoen % 44,1i eman diete dosi bat, eta % 5,5ek immunizazio osoa dute. 

80-89 urtekoek dute babes handiena, horien % 97,3k dutelako pauta osoa. 70-79 urtekoak dira bigarrenak zerrendan, % 96,4k jaso baitute. Kontrara, txertaketa tasa txikiena 20-29 urtekoen artean dago, horien artean % 82,7k baitute pauta osoa, eta bigarren tasa txikiena 30-39 urtekoek dute, horien % 85ek jaso baitute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Osasun larrialdia Botikak albisteak