Itxi

2022/01/11

07:36

Gizartea

MIGRAZIOA

Pertsona migratzaileak babesteko eta horiei aterpea emateko eskatu die Irungo Harrera Sareak erakundeei

AGENTZIAK | EITB Media

Irungo Harrera Sarearen arabera, ostiralean mutiko batek femurra hautsi zuen, laugarren aldiz muga igarotzen ahalegindu eta poliziarengandik ihesi zihoala trenbidean erorita.

  • Irungo Harrera Sareak deitutako manifestazio bateko irudia

    Irungo Harrera Sareak deitutako manifestazio bateko irudia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irungo Harrera Sareak erakunde guztiei eskatu die erantzukizunak beren gain har ditzatela, dagokien bezala joka dezatela eta pertsona migratzaileak babestu ditzatela eta horiei aterpea eman diezaietela, "guztiak, eta modu gizatiar eta duin batean".

Ohar baten bitartez Irungo Harrera Sareak adierazi duenez, 50 pertsona baino gehiago heldu ziren mugara urtarrilaren 6an. "Nahiz eta pertsona horiek behin eta berriro muga zeharkatzen saiatu, Poliziak bidegabeki itzultzen ditu", gehitu du.

Urtarrilaren 6ko gauean, zero azpitik bi gradu zeudela, lau pertsonak kalean lo egin zutela salatu du plataformak. Biharamunean, Irungo Harrera Sareak bi kanpin-denda, esterillak eta mantak jarri zituen pertsona migratzaileen eskura.

Harrera Sareak salatu duenez, mugako blokeoa dela-eta, transitoan dauden pertsona horiek geroz eta egoera prekarioagoa eta arriskutsuagoa denari aurre egin behar diote aurre. "Frantziako mugan poliziaren zaintza eta kontrol arrazista gero eta zorrotzagoa da", gaineratu du.

Bestalde, Irungo Harrera Sarearen arabera, ostiralean mutiko batek femurra hautsi zuen, laugarren aldiz muga igarotzen ahalegindu eta poliziarengandik ihesi zihoala trenbidean erorita. Bidasoako Ospitalean ebakuntza egin diote eta gutxienez hiru hilabete beharko ditu osatzeko eta bere bidearekin jarraitzeko.

Hori guztia dela eta, Irungo Harrera Sarea kezkatuta agertu da eta neurriak hartzeko eskatu du tragediarik errepikatu ez dadin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;