Gizartea -

KORONABIRUSA

939 positibo berri eta sei hildako izan dira azken egunetan EAEko adinekoen egoitzetan

Araban, kutsatzeak ia boskoiztu egin dira astebetean, baina soilik sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte. Bizkaian hiru pertsona hil dira azken egunetan adinekoen egoitzetan, eta Gipuzkoan beste hiru.

Langile bat eta adineko pertsona bat Donostiako egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE
Langile bat eta adineko pertsona bat Donostiako egoitza batean
Langile bat eta adineko pertsona bat Donostiako egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetan 939 positibo berri zenbatu dituzte eta sei pertsona hil dira azken egunetan, horietatik hiru Bizkaian eta beste hiru Gipuzkoan.

Arabari dagokionez, kutsatzeak ia boskoiztu egin dira astebetean. Iragan asteartean 40 kasu aktibo zeuden eta astebete geroago 184 dira. Horietatik, sei pertsona daude ospitaleratuta. Gainerakoek ez dute sintomarik edo sintoma arinak dituzte. Azken egunetan ez da inor hil koronabirusagatik Arabako adinekoen egoitzetan.

Arabako Foru Aldundiak gaur zabaldutako datuen arabera, 171 langile daude bajan gertuko kontaktua direlako edo koronabirusak jota daudelako.

Bizkaian, hiru adineko hil dira azken egunetan. Guztira, 410 pertsona daude birusak jota 60 zentrotan, eta horietatik 28 ospitalean daude. Positibo diren gehienek ez dute sintomarik, eta ospitalean daudenek patologiak zituzten lehendik.

Gipuzkoan, ostera, hiru pertsona hil dira hiru egunetan adinekoen egoitzetan. Atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar batean jakinarazi zuenez, 115 positibo berri zenbatu dituzte ostiraletik astelehenera bitartean. Halaber, Gipuzkoan, 40 egoiliar daude koronabirusaren erreferentziazko zentroetan. 

Azaroaren 29tik 317 positibo hauteman dituzte lurraldeko adinekoen egoitzetan. Horietatik zortzi hil egin dira eta 137, ostera, sendatu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Araba Gaixotasunak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Adinekoentzako egoitzak gaur Koronabirus-agerraldiak Adinekoak gaurko berriak