Gizartea -
Lapurreta
Bi milioi euro lapurtu dituzte Madrileko bitxi-denda batean
Lapurrek zulo bat egin zuten Shana dendako komuneko horman bitxi-dendara sartzeko eta dendako kutxa gotorra ere eraman zuten.
Erredakzioa
Lapur batzuk igande goizaldean bi milioi euro lapurtu dituzte bitxietan Madrileko Alcala kaleko Riveros Joyeros bitxi-dendatik. Virgen del Salgrario kaletik patio batera heldu ziren eta leiho batetik denda bateko komunera sartu ziren. Bertatik, zuloa egin zuten bitxi-dendara sartu ahal izateko.
Shana arropa dendako arduradunak Europa Press-eri azaldu dio igandean lokala ireki zutenean konturatu zirela gertatutakoaz.
Lapurrek zulo bat egin zuten komuneko paretan eta horrela lortu zuten bitxi-dendara sartzea, bide batez Shana dendako kutxa gotorra ere eraman zuten. “Alarmak ez zuen jo, ez zirelako komunetik atera”, adierazi du arduradunak.
Bitxi-dendako jabeek ez dute hedabideekin hitz egin nahi izan. Oraingoz, polizia lapurren nortasuna ikertzen ari da.