Itxi

2022/01/12

16:40

Gizartea

Giza eskubideak

Amnistia Internazionalak eskatu du Superkopako jokalariek besoko morea janztea, Saudi Arabiako emakumeen alde

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gobernuz kanpoko erakunde horrek salatu du herrialde horretan giza eskubideak urratzen dituztela, batik bat, emakumeena eta LGTBI pertsonena. Superkopa gaur eta bihar jokatuko dute, besteak beste, Athleticek.

  • Athleticeko jokalariak Riadera iritsi dira. EITBren bideo batetik hartutako irudia

    Athleticeko jokalariak Riadera iritsi dira. EITBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amnistia Internazionalak Espainiako Futbol Federazioari eta Superkopa jokatuko duten lau taldeei (Athletic Club, Real Madril, Bartzelona eta Atletico Madril) eskatu die gaurko eta biharko partiduetan jokalariek besoko morea janztea, Saudi Arabiako emakumeen eskubideen alde, erakundeak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

"Amnistia Internazionalak herrialde horretan egunero gertatzen diren giza eskubideen urraketa larriak salatu nahi ditu, bereziki, emakumeek eta LGTBI kolektiboak jasaten dituztenak. Hori dela eta, iragan astean, txapelketa honetan parte hartuko duten lau taldeei proposatu zien gaurko eta biharko partiduetan eta egunotan egingo dituzten agerraldi guztietan jokalariek besoko morea janztea", azaldu du AIk oharrean.

Esan bezala, gaur emango diote hasiera Espainiako Superkopari, eta, besteak beste, Athleticek jokatuko du Riaden. Horrela, ekimen horrekin, gobernuz kanpoko erakundeak elkartasuna adierazi nahi die Saudi Arabian bereizkeria eta indarkeria pairatzen duten emakume guztiei.

Esteban Beltran AIko zuzendariak txalotu egin ditu azkenaldian herrialde horretan emakumeen eskubideen alde emandako aurrerapausoak, baina argi utzi du Saudi Arabian oso arriskatua dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna defendatzea. "Dela besoko morearekin, dela haiek nahi duten moduan, baina Superkopak emakume aktibista saudiarabiarren paper garrantzitsua nabarmentzea eskatzen dugu", azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;