Gizartea -
Gertakizuna
Lau edukiontzi erre dituzte Pasaian
Suak kalteak egin ditu bi autotan eta farola batean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Erredakzioa
Hainbat pertsonak lau edukiontzi erre dituzte Pasaian, eta ondorioz bi autok eta farola batek ere kalteak izan dituzte, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa 02:45ean jazo da, Trintxerpe auzoko Errenteria kalean.
Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira, sua amatatzeko.
Polizia autonomikoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Martxoaren 13an ere antzeko eraso bat izan zen auzo horretan. Orduan, lau auto erre zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea