Gizartea -

Indarkeria matxista

Ehunka pertsonak Sara Pinaren hilketa gaitzetsi dute Iruñean

"Arazo estruktural baten aurrean gaudela esateari ez diogu utziko. Gizarte osoaren arazo bat, emakumeen gorputzetan haragitua", salatu dute elkarretaratzearen ostean irakurritako adierazpenean.

Elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EFE
Elkarretaratze jendetsua egin dute Iruñean Sara Pinaren hilketa gaitzesteko

0:37

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarretaratze jendetsu batek 38 urteko Sara Pina Yereguiren hilketa gaitzetsi du Iruñeko Udaletxe plazan. Krimena Tuteran gertatu zen asteburuan, eta 2022ko lehen hilketa matxista izan da.

"Arazo estruktural baten aurrean gaudela esateari ez diogu utziko. Gizarte osoaren arazo bat, emakumeen gorputzetan haragitua", adierazi dute elkarretaratzearen ostean irakurritako adierazpenean. Ehunka pertsonak parte hartu dute protestan.

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, minutu batzuk isilik eman dituzte adierazpenaren irakurketari heldu baino lehen, txalo eta "Gora borroka feminista" oihu artean.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Emakumeen Nafarroako Plataformak eta Emakumeen Mundu Martxak deitu dute elkarretaratzea, baina Lunes Lilas kolektiboak ere babestu du. Jarrera matxistak eta sexistak bukatzeko, eraldaketa sozialera baliabideak bideratzea eskatu dute mobilizazioan.

Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Sara Pinari
Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Sara Pinari
Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Sara Pinari

1:01

"Babestu behar gaituztenen joko arauek berriro huts egin dute" eta "zerbitzu publiko osasuntsuak behar ditugu, eta indarkeriarik gabeko toki seguruak, pairatzen ditugun indarkeriak berriz ez errepikatzeko", azpimarratu dute.

Espazioen eraldaketa, erasoak salatzea, toki seguruak bermatzea eta ekimenak eta esfortzuak batzearen aldeko apustua egin dute, "geldiezina" den borroka baten bidez, "feministek aurrera ateratzeko indarra eta ausardia beti izango dugulako".

Feministek "gizarte hobe, arrazakeria, indarkeria eta gorrotorik gabeko gizarte batean" sinesten dute, "guztiek bizitza duin bat nahi dugulako, eta horretarako eskubidea aldarrikatzen dugu".

Foto: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa