Gizartea -

KORONABIRUSA

Autotesten prezioaren korapiloa gaur askatuko da: Espainiako Gobernuak gehieneko salneurria finkatuko du

Espainiako Gobernuak gehienezko prezioak ezarriko ditu, maskarak edo hidrogela bezalako beste osasun-produktu batzuekin egin zuen bezala.

Antigeno-testa. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Antigeno-testa. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Antigeno-testa. Artxiboko argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak, beste sail batzuek eta autonomia erkidegoek parte hartzen duten Osasun Ministerioaren kide anitzeko organoak, ostegun honetan finkatuko du antigenoen autodiagnostiko testen gehieneko prezioa.

Hala jakinarazi zuen astelehenean Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek Ministroen Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Proba horien prezioak azken asteetan izandako garestitzea dela-eta herritarrak "kezkatuta" izatea ulertzen dutela esan zuen bertan.

Espainiako Gobernuak gehienezko prezioak ezarriko ditu, maskarak edo hidrogela bezalako beste osasun-produktu batzuekin egin zuen bezala.

Zenbat balio dute antigenoen testek Europan?
Zenbat balio dute antigenoen testek Europan?
Zenbat balio dute antigenoen testek Europan?

2:58
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa