Gizartea -

KORONABIRUSA

Greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herriko Hezkuntza alorrean

Irakasleen sindikatuek Frantzia osoan deitu dute greba eskolaurrean eta lehen hezkuntzan indarrean dagoen covid protokoloa tarteko. Grebak jarraipen zabala izatea espero da eta guraso elkarteek ere bat egin dute deialdiarekin.

Neskato bat Iparraldeko ikastetxe batean sartzen. EITBko artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Neskato bat Iparraldeko ikastetxe batean sartzen
Neskato bat Iparraldeko ikastetxe batean sartzen. EITBko artxiboko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan greba eguna dute gaur Hezkuntza alorrean, covid protokoloa dela eta. Astebetean ikastetxeetako protokoloa hiru aldiz aldatu dutela eta, irizpide argiak eskatzen dituzte. Langile gehiago eta ikasle batek positibo ematen duenean ikasgela osoa ixtea ere aldarrikatzen dute. Grebaren jarraipena % 75ekoa izan daitekeela aurreikusi dute sindikatuek, eta guraso elkarteek ere bat egin dute deialdiarekin.

Gaur egun Ipar Euskal Herrian indarrean dagoen hezkuntza protokoloa arinagoa da, ahalik eta ikasgela gehien irekita mantentzeko asmoz.

Irakasleek eta guraso elkarteek aurreko protokolora itzultzea galdegin dute, eta ikasgela osoa ixtea positiboren bat hautemanez gero. Halaber, koronabirusa hautemateko testak egin nahi dituzte, modu sistematikoan, astero.

Orain, ikasle batek positibo ematen badu, haren ikaskideek astean hiru test egin beharko dituzte eskolara joan ahal izateko. Proba egin ondoren, gurasoek nahikoa izango dute emaitza negatiboa izan dela dioen ziurtagiri bat eskolan entregatzea. Hori eginda, ikasleak gelara itzuli ahalko dira.

Sindikatuek manifestazioak deitu dituzte hiri nagusietan, eta, besteak beste, langileei FFP2 eta maskara kirurgikoak berehala banatzeko eskatu dute. Baionako mobilizazioa 11:00etan izango da, Suprefeturaren aitzinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Grebak gaur Frantzia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Covid birusaren olatu berria