Gizartea -
2011ko ikerketa
Guardia Zibilak Al Kaidako terrorista bat atxilotu du Valentzian
Orain urtebete hasi zuten ikerketa baten ondorioz atxilotu dute, foro jihadista bat kudeatzea egotzita.
Erredakzioa
Guardia Zibilak M.H.A. Al Kaidako terrorista bat atxilotu du Valentzian gaur goizean, orain urtebete hasi zen ikerketa bati esker.
Internet bitartez egin diote jazarpena eta ekintza terroristak egiteko ikus-entzunezko produktuak zabaltzen omen zituen.
Ikerketak aurretiazko eginbideak eragin ditu Auzitegi Nazionaleko 5. instrukzioko epaitegi zentralean.
Al Kaidako usteko kide hau Valentzian bizi zen, Saudi Arabiako nazionalitatea du baina izatez Jordaniakoa zen.
Valentziako etxebizitza batean bizi zen, eta bertatik foro jihadista bat kudeatzea egotzi diote.
Al Kaidan "bibliotekaria" deitzen omen zioten eta Internet bitartez terroristak bilatzeko eta batzeko funtsezkoa zen, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azaldu duenez.
Operazioaren garrantzia aipatu du eta oraindik irekita jarraitzen duela gaineratu du. Urtebetez, ehun Guardi Zibil inguruk lan egin dute Espainian terrorismo yihadista ekiditeko lanetan.