Itxi

2022/01/13

13:11

Gizartea

KORONABIRUSA

Gehienez 2,94 euro balioko dute antigeno testek

Eider Garaikoetxea O.| EITB MEDIA

Neurria larunbatean sartuko da indarrean. Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak aho batez adostu du salneurria.

1:5
Antigenoen test bat
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2,94 euro, horixe izango da gehienez ere botiketan salgai dauden autodiagnostikorako antigeno testek kostatuko dutena Espainiako Estatuan. Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak, beste sail batzuek eta autonomia erkidegoek parte hartzen duten Osasun Ministerioaren kide anitzeko organoak, hala ebatzi du. Prezio arautua jasotzen duen araua ostiral honetan kaleratuko dute Espainiako Buletin Ofizialean, eta larunbatean sartuko da indarrean.

Proba horien salneurriak asko egin du gora azken asteetan, eskaria igo den heinean. "Herritarren kezka" aintzat hartu, eta prezioa arautzea ebatzi zuen joan den astean Espainiako Gobernuak.

Carolina Darias Osasun ministroak iragarri du prezioa, eta nabarmendu erabakia aho batez hartu dutela.

Salneurria zehazteko honakoak hartu dituzte kontuan: banatzaileen prezioa, mozkin-marjina, inguruko herrialdeen batez besteko prezioa eta farmazietan izan duen salneurria. Azken horren inguruan argitu dute Gabonen aurretik testok zuten prezioa eta irailekoak hartu dituztela aintzat.

Aurrez, maskara kirurgikoen edo hidrogelaren gehieneko prezioa zehaztu zuen Pedro Sanchez buru duen gobernuak. 

Europako beste herrialde batzuetan askoz merkeago dira testak, eta Erresuma Batuan doan banatzen dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;