Gizartea -
Indarkeria matxista
Frantziako epaitegi batek Sara Pinaren senarra Espainiaratzea aztertuko du gaur
Poitierseko Apelazio Auzitegiaren instrukzio aretoak euroagindua aztertuko du, Espainiaratu ala ez erabakitzeko.
Agentziak | EITB Media
Poitierseko (Akitania Berria) Apelazio Auzitegiak Sara Pinaren senarra Espainiaratu ala ez aztertuko du gaur. Bien bitartean, Tuterako (Nafarroa) krimen matxistaren ustezko egilea kartzelan dago.
Fiskaltzak ostegunean jakitera eman zuenez, Espainiaren euroagindua jaso ondoren espetxeratu zuten atxilotua.
Tuterako epaile batek eskatu zuen 41 urteko gizona atxilotzea, urtarrilaren 8an edo 9an emaztea "indarkeria handiz labankadak emanaz" hil zuen zantzuak ikusi zituelako. Ustez, emaztea hil ondoren, Frantziara ihes egin zuen.
Gizona urtarrilaren 11n atxilotu zuten, Boisredongo zerbitzugune batean, Bordeletik gertu, jendarmeek ibilgailua identifikatu ondoren.
Sara Pina 38 urteko irakaslea sortzez Corteskoa zen, baina Tuteran bizi zen. Indarkeria matxistaren lehen biktima da 2022an Euskal Herrian.