Gizartea -
Marokon
Neskato baten gorpua hilobitik atera eta bortxatzeagatik, atxilotuta
Atxilotua 28 urteko gizon bat da eta Marokoko egunkari batek argitaratu duenez, ustezko nekrofiloak onartu egin ditu gertakariak.
Erredakzioa
Marokoko poliziak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du, 7 urteko neskato baten gorpua hilobitik atera eta bortxatzeagatik, Sale hiri kanpoaldean, Rabat ondoan.
"Al Sabah" Marokoko egunkariak argitaratu duenez, akusatua langabezian dago eta bizilagun baten alaba hil egin zela jakin zuenean, hiletara eta hilerrira eurekin joatea erabaki zuen. Hilerriko zaindariak alde egin zuen arte itxaron zuen, eta ondoren, gorpua hilobitik atera eta bortxatu egin zuen.
Hurrengo egunean, zaindariak neskatoaren gorpua biluzik eta bortxaketa zantzuekin topatu zuen.
Egunkariaren arabera ustezko nekrofiloak gertakariak onartu ditu eta erreprimidu sexuala dela argudiatu du. Lehengo urtean, hiri horretan bertan, lau gizonezkok 24 urteko gazte baten gorpua bortxatu zuten eta gertakariak zalaparta handia eragin zuen herrialdean.