Gizartea -
Epaia
Arduragabekeriazko homizidioa egotzi diote Otaño amazonaren medikuari
Nagore Otaño amazonak 2007ko abuztuaren 12an istripua izan zuen Donostiako hipodromoan egiten ari zen lasterketa batean.
Erredakzioa
Urte bat eta bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Nagore Otaño amazonaren medikuari arduragabekeriazko homizidio batengatik. Otañok 2007ko abuztuaren 12an istripua izan zuen Donostiako hipodromoan egiten ari zen lasterketa batean.
Epaiak, halaber, hiru urte eta lau hilabeteko inhabilitazioa ezarri dio medikuari. Bestalde, medikuaren aseguru-etxeak 108.392 euro gehi interes legalak ordaindu beharko dizkio Otañoren amari.
Halaber, Euskadiko Hipodromoen eta Hipika Apustuen enpresari erantzukizun zibila ezarri dio.
Nagore Otaño Lasarte-Orian dagoen Donostiako hipodromoan lasterketa batean ari zen, "La Chaparrita" behorretik erori zenean eta Donostia Ospitalera eraman zuten.