Gizartea -

Gipuzkoa

Furgoneta batek txirrindulari bat harrapatu du nahita Hondarribian

Txirrindularia ospitalera eraman behar izan dute, buruan kolpea jasota. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, liskarra izan dute furgoneta gidariak eta txirrindulariak, eta nahita harrapatu du. Jendarmeriak atzeman egin du gidaria Lapurdin.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta batek txirrindulari bat harrapatu du nahita Hondarribiako (Gipuzkoa) Mendelu kalean, 16:45 aldera, udalerri gipuzkoarreko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Furgoneta gidariak ihes egin du harrapaketa gertatu den lekutik, baina Jendarmeriak atzeman egin du muga igaro eta kilometro batzuetara.

Aipatu iturrien arabera, liskarra izan dute txirrindulari donostiarrak eta furgoneta gidariak (nazionalitate frantziarrekoa). Azken horrek nahita harrapatu eta arrastaka eraman du txirrindularia.

Gertakariaren berri izan eta berehala, anbulantzia bertaratu da zauritutako gizonezkoa artatzera, baina azkenena ospitalera eraman behar izan dute buruan zuen kolpea sendatzera.

Furgoneta gidariak, berriz, ihes egin du, baina Udaltzaingoa eta Ertzaintza Jendarmeriarekin harremanetan jarri dira gertakariaren berri emateko, eta horiek izan dira azkenean gidaria atzeman dutenak, muga igaro eta kilometro batzuetara. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lapurdiko azken ordua