Gizartea -

KORONABIRUSA

Zortzi pertsona hil dira Nafarroan azken orduetan eta 1.385 positibo berri zenbatu dituzte

Ospitaleetako presioak gora egin du astebetean. Gaur egun, 266 gaixo daude covid-19agatik ospitaleratuta; horietako 37, ZIUetan. Duela astebete, 250 gaixo zeuden erietxetan; 31, ZIUetan.

Ospitaleetako presioak gora egin du Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Ospitaleetako presioak gora egin du Nafarroan
Ospitaleetako presioak gora egin du Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. - A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan, zortzi pertsona hil dira covid-19az jota Nafarroan, otsailetik izan den heriotza kopururik altuena; hirugarren olatuan izan zen, eta koronabirusak bederatzi heriotza eragin zituen.

Ospitaleetan, berriz, 266 pertsona daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta ZIUetan daude horietako 37. Gora egin du apur bat presioak duela astebeteko datuekin alderatuta; izan ere, orduan, 250 gaixo zeuden covid-19agatik ospitaleratuta; 31, ZIUetan. 

Igande honetan, guztira 2.135 proba egin dira eta 1.385ek eman dute positibo, Osasun Departamentuak emandako datuen arabera. Igoera txiki bat izan da, igandeko datuekin aldaratuta. Duela astebete, baina, 2.246 kutsatze hauteman zituzten.

Kutsatze gehien izan dituzten guneen buruan Sarriguren ageri dira, 59 kasurekin. Atzetik, hauek ageri dira positibo gehien zenbatu dituzten guneen zerrendan: Iruñeko II. Zabalgunea, 53 kasurekin, eta Tutera Ekialdea, 47 kasurekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Tutera bideoak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasunari buruzko albisteak COVID fokuak Osasunbidea