Gizartea -
Nafarroa hunkituta
Ez dute 'inolako erantzukizunik antzeman' Tafallako haurraren hilketan
Elena Torres kontseilariaren hitzetan, "ezbeharra izan da, zoritxarrekoa, baina ezbeharra". Orain arte lortutako datuen arabera, ez dago "erantzukizunik" eskatzerik.
Erredakzioa
Foruzaingoak lanean jarraitzen du Tafallako haurtzaindegi batean hil zen haurraren hilketa ikertzen, nahiz eta Elena Torres kontseilariak esan duenez, momentu honetan, "ez du ematen" erakundeek ez dutela "inolako erantzukizunik".
Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasuna eta Gazteria kontseilariaren arabera, "ezbeharra izan da, zoritxarrekoa, baina ezbeharra".
Gertaera astelehenean izan zen, eguerdian, umearen burua patioa ixten duen hesiaren burdin barretan ez aurrera ez atzera geratu zenean.
"Orain arte lortutako datuen arabera, erakundeok lasai egon gaitezke, ematen duelako ez dagoela erantzukizunik", azpimarratu du kontseilariak. Edonola ere, "ikerketak jarraitzen" duela adierazi du.