Gizartea -

Apirilaren 4tik aurrera

Milioi erdi autoren joan-etorriak espero dira Aste Santuan, EAEn

Irteera operazioa apirilaren 4an eta 5ean izango da eta itzulerakoa, ordea, apirilaren 9an orokorrean eta 10ean Gipuzkoan.

Milioi erdi autoren joan-etorriak espero dira Aste Santuan, EAEn. Argazkia: EITB
Milioi erdi autoren joan-etorriak espero dira Aste Santuan, EAEn.
Milioi erdi autoren joan-etorriak espero dira Aste Santuan, EAEn. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak trafiko operazio berezia jarriko du martxan datorren asteazkenean, apirilaren 4an, Aste Santuko oporren harira, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, euskal errepideetatik ibilbide luzeko 491.000 auto inguru igaroko dira Aste Santuan.

Ertzaintzako Trafiko saileko 200 agentek egingo dute lan segurtasuna eta zirkulazioaren arintasuna bermatzeko. EAEko trafikoa kudeatzeko zentroan ere langile gehiago egongo da eta 011 telefono-zerbitzua indartuko da.

Irteera operazio berezia apirilaren 4an hasiko da eta 13:00etatik 24:00etara izango da; eta apirilaren 5ean, 08:00etatik 15:00etara. Itzulera operazioari dagokionez, 15:00etatik 24:00etara egongo da indarrean apirilaren 9an. Gipuzkoan apirilaren 10ean ere itzulera operazioa egongo da indarrean, izan ere, kamioien zirkulazio handia espero da ordurako.

Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, irteera operazioan itzulerakoan baino arazo gehiago egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea