Gizartea -

Goliat-Boga operazioa

50 pertsona atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare batekin lotuta

Sare horrek bi adar zituen: Bilbokoa txinatarrak erregularizatzeaz arduratzen zen, lan kontratuen bidez edota errolda faltsuak erabilita; Zaragozakoak, berriz, emakume txinatarren sexu esplotazioa zuen oinarri.

50 pertsona atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare batekin lotuta
50 pertsona atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare batekin lotuta
50 pertsona atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare batekin lotuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritar txinatarren legez kontrako erregularizazioan eta emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare bat desegin du Polizia Nazionalak Bilbon eta Zaragozan. Txinatar batek harrotu du kasua. Txinatarra da baita taldea zuzentzen zuen emakumea, Estatu espainiarrean 14 urte zeramatzan arren.

Guztira, 63 atxiloketa egin ditu Poliziak Goliat-Boga operazioaren baitan. Bi fasetan egin dituzte atxiloketak; Bilbon horietako batzuk eta Zaragozan besteak.

Carlos Rio-Miranda Iglesias poliziaburuak azaldu du kontu ezberdinetan aritzen zirela sare horretako bi adarrak, nahiz eta elkarren artean koordinatuta egon. Hain zuzen ere, Bilbokoa -50 atxiloketa- txinatarrak erregularizatzeaz arduratzen zen, lan kontratuen bidez edota errolda faltsuak erabilita.

Bezero bakoitzak 8.000 eta 10.000 euro artean ordaintzen zituen. Horrekin, gutxi gorabehera bost milioi euroko irabazia lortu du sare horrek martxan denetik.

Lekuko txinatar baten testigantza

Zaragozan du jatorria ikerketa honen abiapuntuak. Han 12 pertsona atxilotu eta sexu esplotazioa jasan duten bost emakume askatu dituzte.

Biktimak Txinatik aterarazten zituzten, Europan bizimodu hobea izango zutela aginduz. Bidaia, bisa eta ostatua ordaintzen zizkieten, baina behin Estatu espainiarrera iritsita, 30.000 euroko zorra zutela jakinarazten zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Txina Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak