Gizartea -
Ikerketa
BioCruces, Euskadiko zientzia eta osasun zentro handiena
Barakaldoko Gurutzeta Ospitalean egongo da BioCruces Institutua eta zientziari eta osasunari buruzko ikerketak egitea izango du helburu.
Erredakzioa
BioCruces Osasun Ikerketarako Institutua aurkeztu dute gaur Gurutzetako Ospitalean. Zentro honek zientziaren aurrerapenak osasun arlora eramatea izango du helburu, ospitaleko Ikerketa Unitateak egiten zuen lanari jarraipena emanez.
Institutu berria Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean sortu da eta ospitaleko Ikerketa Unitatetik atera da ideia.
“Lehen mailako” egitura
Institutuko zuzendariak, ikerketa zientifiko biomedikoen garapena “gizateriaren bilakaeraren faktore garrantzitsuenetakoa” dela azaldu du. Institutu berri honekin Gurutzetako Ospitaleak “lehen mailako” ikerketa egitura izango duela azpimarratu du, eta erakundea nazioarteko erreferentzia zientifiko bihurtzeko xedearekin sortu dela.
Egun, BioCruces-ek 150 en entsegu kliniko inguru egiten ditu eta hainbat erakunde biomedikotan parte hartzen du, proiektu multizentrikoak zuzenduz. Horrez gain, CIBER ikerketa sareetan ere badabil.
BioCruces Institutuko langileen % 78 Osakidetzako kideak dira, % 10 ospitalearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko hitzarmenetik dator, % 8a EHUtik dator eta % 3a beste zentro batzuetatik.
Aurten hasiko dira eraikin berriaren obrak eta horrekin BioCruces Institutuak 8.200 metro karratu gehiago izango ditu. Zientifikoko zentroak bi urte igaro baino lehen 12.000 metro karratu izango ditu.