Gizartea -
Gipuzkoan
Lau urteko ume bat zauritu da Lezon, ibilgailu batek harrapatuta
Istripua Elias Salaberria etorbidean gertatu da, argitu gabe dauden arrazoiengatik. Umea Donostia Ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Lau urte inguruko haur bat zauritu da gaur Lezon (Gipuzkoa), ibilgailu batek harrapatuta, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 15:55ean gertatu da Elias Salaberria etorbidean, argitu gabe dauden arrazoiengatik, Audi-4 batek umea harrapatu duenean.
Umea Donostia Ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea