Gizartea -

SEXU ERASOA

Gizon bat kondenatu dute Baionan, bilobari sexu erasoak egiteagatik

Biktimaren gurasoak 2019an jarri zuten salaketa, eta orain, epaileek hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, atzerapenarekin; hau da, beste deliturik egin ezean, ez du presoaldia bete beharko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako Auzitegiak 70 urteko gizon bat epaitu zuen atzo, 7 urteko bilobari sexu erasoak egiteagatik, Berria egunkariak azaldu duenez.

Biktimaren gurasoak 2019an jarri zuten salaketa, eta orain, epaileek hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, atzerapenarekin; hau da, beste deliturik egin ezean, ez du presoaldia bete beharko.

Era berean, neskatoari eta haren gurasoei 5.000 euro ordaindu beharko dizkie eta ezingo du harekin harremanik izan, ez eta adingabeak dauden lekuetan ibili.

Egunkariaren arabera, aurrekari judizialak ditu gizonak; izan ere, dozenaka adingaberi sexu konnotazioko deiak egitea egotzita, hainbat bider eseri da Frantziako Poliziaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Baionako bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak gaur