Gizartea -

San Sebastian Eguna

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak eman ditu

Victoria Eugenia Antzokian egin dute dominak entregatzeko ekitaldian. Urrezko Danborra joan den igandean jaso zuen Esther Ferrer artistak Parisen eta gaurko sari-banaketan une horretako bideo bat emititu dute.

Eneko Goia alkatea Hiritar Merezimenduaren Domina jaso duten lagunen ondoan. Argazkia: EFE
Eneko Goia alkatea Hiritar Merezimenduaren Domina jaso duten lagunen ondoan. Argazkia: EFE
Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dituzte Victoria Eugenia antzokian

1:21

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldia egin du arratsalde honetan Victoria Eugenia Antzokian.

2022ko Urrezko Danborra joan den igandean jaso zuen Esther Ferrer artistak, Parisen, eta gaurko sari-banaketan une horretako bideo bat emititu dute.

Ferrerrek ezin izan du Donostiara etorri, pandemia dela eta, medikuek hala aholkatu diotelako. Hala, igandean Eneko Goia alkatea eta Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendaria Pariseraino joan ziren, Ferrerri Urrezko Danborra eskura emateko.

Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak, Bidegin elkarteak, Jose Maria Leclercq historiarlariak, Kresala Zineklubak eta Zurriola Antzerki Eskolak jaso dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak.

Ekitaldian, Eneko Goiak adierazi du "San Sebastian Eguna itzuliko" dela eta ostegun honetako haurren danborradak "itxaropenaren sinbolo" bilakatuko direla erantsi du; izan ere, "aurten, iaz baino pixka bat hobeto gaude, eta datorren urtean, aurten baino askoz hobeto egongo garela espero dugu".

"Horixe da donostiarrei helarazi nahi diegun mezua. San Sebastian Eguna berandu baino lehen itzuliko da, murrizketarik gabe, danborradek kaleak beteta eta jendea pozik eta festaz betiko moduan gozatzen", gaineratu du Goiak.  

Eneko Goia Parisera joan da Esther Ferrerri Urrezko Danborra ematera
Eneko Goia Parisera joan da Esther Ferrerri Urrezko Danborra ematera
Eneko Goia Parisera joan da Esther Ferrerri Urrezko Danborra ematera

0:48

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Danborrada Donostia Gipuzkoa Eneko Goia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urrezko Danborra