Gizartea -

Indarkeria matxista

Frantziak asteartean utziko du Espainiaren esku Sara Pinaren ustezko hiltzailea

41 urteko gizasemeak biharamunean, hilaren 26an, deklaratuko du Tuterako epaitegian.

Sararen hilketa matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE
Sararen hilketa matxistaren kontrako elkarretaratze bat.
Sararen hilketa matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Pina Yeregiren ustezko hiltzaile eta senarra ere bazena asteartean, urtarrilaren 25ean, utziko dute Espainiako agintarien esku (Frantzian dago atxilo hartuta, hara ihes egin zuelako). Madrilera helduko da egun horretan, eta handik, Nafarroara eramango dute.

Hori horrela, biharamunean, hilaren 26an, deklaratuko du Tuterako 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko buruaren aurrean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

J.M.U.A. urtarrilaren 11an atxilotu zuten Boisredon herrian (Frantzia), Tuterako epaitegiak hura atxilotzeko agindua eman ostean. Epailearen ustez, gizonak emaztea hil zuela arrazoitzen duten zantzuak zeuden. Hilketa egin ostean, Frantziara ihes egin zuen atxilotutakoak, eta Bordeletik gertu dagoen herri horretan atxiki zuten egun gutxira.

Hilketa delitua egotzita auzipetu dute gizona.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Frantzia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa