Gizartea -

Bizkaia

Galdakaoko Ospitalean piztutako sute txiki bat itzali dute

Sugarrek kalte material txikiak eragin dituzte, baina ez da inor zauritu. Zenbait paziente ebakuatu behar izan dituzte, baina dagoeneko itzuli dira euren geletara.

Suhiltzaileen kamioiak Galdakaoko Ospitale aurrean. Argazkia: Bizkaiako suhiltzaileak
Suhiltzaileen kamioiak Galdakaoko Ospitale aurrean. Argazkia: Bizkaiako suhiltzaileak
Suhiltzaileen kamioiak Galdakaoko Ospitale aurrean. Argazkia: Bizkaiako suhiltzaileak

EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da gaur arratsaldean Galdakao-Usansolo Ospitalean (Bizkaia), baina handik gutxira itzali du langile batek, eta ez da inor zauritu. Sugarrek, hori bai, kalte material txikiak egin dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, larrialdi zerbitzuek 16:10ean inguru izan dute suaren berri, eta ondoren suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira.

Kearen ondorioz, hirugarren solairuko hainbat paziente eta langile ospitaleko beste leku batera eraman behar izan dituzte, baina dagoeneko itzuli dira euren geletara eta lanpostuetara.

Sua mantenimendu gela batean piztu da, eta langile batek amatatu du, su-itzalgailu batekin. Gelak aireztatu eta gero, 16:30ean inguru eman dute egoera kontrolatutzat.

Suhiltzaileek ikerketa abiatu dute, sua zerk eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Galdakao Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea