Gizartea -

IKERKETA

Ibaizabal ibaian, Galdakaon, hilda aurkitu zuten adin txikiko baten heriotza ikertzen ari dira

Asteazkenean aurkitu zuten gorpua. Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintza sailak EITB Mediari baieztatu dionez, bidaiderik gabeko adin txikiko atzerritarrentzako Galdakaoko zentro batean bizi zen biktima.

Zornotzako lehen arretako zentroa itxita dago egun, obrengatik, eta Galdakaon daude adingabeak.
Zornotzako lehen arretako zentroa itxita dago egun, obrengatik, eta Galdakaon daude adingabeak.
Asteazkenean Ibaizabal ibaian hilda agertu zen gaztearen heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

0:49

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adin txikiko baten gorpua aurkitu zuten, joan den asteazkenean, Ibaizabal ibaian, Galdakao parean.

Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzak EITB Mediari baieztatu dionez, Aldundiko egoitza batean bizi zen gaztea, bakarrik heltzen diren adingabe atzerritarrak hartzen dituen Bilboko lehen harrerako zentro batean, alegia.

Adina egiaztatzeko agirien faltan, Aldundiak ez zuen oraindik gaztearen tutela eta hori egiaztatu bitartean, "behin-behineko arreta" ematen ari zitzaion.

Adin txikikoentzako lehen harrerako zentroa Zornotzakoa da berez, baina gaur egun obretan dagoenez, Galdakaoko Vivero zentroan bizi dira egoera horretan dauden adingabeak.

Segurtasan Sailak jakitera eman duenez, ikerketa zabalik da gertatutakoa argitzeko.

Oraingoz, ez dute kasuari buruzko beste informaziorik zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Galdakao Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak