Gizartea -

animaliak

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Euskadin eta Kantabrian, animaliekin eta marfilarekin trafikatzeagatik

Operazioak era ilegalean saltzeko prest zeuden 100 pieza berreskuratu ditu; marfila, pitoi sugeak eta muskerrak, tartean.

Guardia Zibila, berreskuratutako piezak aztertzen. Argazkia: EFE
Guardia Zibila, berreskuratutako piezak aztertzen. Argazkia: EFE
Guardia Zibila, berreskuratutako piezak aztertzen. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak bederatzi pertsona atxilotu ditu Euskadin eta Kantabrian, animaliekin eta marfilarekin trafikatzeagatik. Internet bidez saltzen zituzten, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

RIB TOOL izeneko operazioak Euskadin era ilegalean saltzeko prest zituzten 100 pieza berreskuratu ditu; marfila, pitoi sugeak eta muskerrak, tartean.

Sepronako agenteek, DHL paketeria enpresarekin lankidetzan, barnean muskerrak eta pitoi suge bat zeramatzaten zapata-kutxak atzeman zituzten Gasteizko aireportuan. Deshidratatuta eta zaurituta zeuden, eta Karpin Abenturako Errekuperazio Zentrora eraman zituzten, Bizkaian.

Ikertzen ari diren bederatzi pertsonek marfila eta babestutako sugeen azalak saltzen zituzten, araudia bete gabe.

Euskal Autonomia Erkidegotik Espainiako zenbait probintziarantz egindako trantsakzio komertzialak antzeman zituen Guardia Zibilak, eta salerosketa plataformen lankidetzarekin iragarleak identifikatu zituzten. Saldutako marfilak 17.000 euro inguruko balioa izan lezake.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ingurumen eta Hirigintza Ordezkaritza Sailekin batera koordinatu dute ikerketa.

Operazio hau Espezie Basatien Trafiko Ilegalaren eta Nazioarteko Ezkutuko Salmentaren aurkako Espainiako akzio planaren (TIFIES) testuinguruan kokatzen da, Life Guardianes de la Naturaleza proiektuarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz berriak Albisteak Gasteizko Aireportua Kantabria azken ordukoa Animaliak azken ordukoa